Abuztuaren 10ean elektronika gaua antolatu dute eta gauerditik aurrera, Polvorilla, Koldo, Intermusic eta Brujo DJak jarriko duten musikaz gozatzeko aukera izanen da. Abuztuaren 11n, Maria Blanco eta Iker Plazaola aktoreek Stand Up bakarrizketa eskainiko dute 19:00etatik aurrera. Abuztuaren 12an, Hiuzz eta Ithaka musika taldeek kontzertua eskainiko dute 00:00etatik aurrera eta gaua bukatzeko PUF eta Laberi DJak arduratuko dira musika jartzeaz. Abuztuaren 14an Gazte Eguna ospatuko dute eta egun osoan pestan ibili ondotik, gauean bokata jana eginen dute gaztetxean. Esne Beltza taldeak plazan eskainiko duen kontzertuaren ondotik, Reimy DJaren saioa izanen dute gaztetxean 02:00etatik aurrera.
Pestarako gune askea dela nabarmendu dute eta jarrera sexistarik, LGTBIQ+foborik eta jarrera arrazistarik ez dutela onartuko adierazi dute.