Bestak 2024

Leitzako pestak abuztuaren 10etik 15era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 8a, 09:00

Abuztuaren 11n, eguerdian, dantzatzen dute ezpata dantza.

Asteburuan piztu zituzten leitzarrek pestako lehenbiziko txinpartak. Giroa berotuta, jantzi zuriak eta blusa beltzak prest, ostegunean lehertuko da ofizialki pesta. Herriko emakume baserritarrak izanen dira txupinazoa botako dutenak eta abuztuaren 15era arte, bertakoek zein kanpokoek, izanen dute non gozatua.

Abuztuak 10, larunbata

13:00ean manifestazioa plazatik Sare herritarrak deituta. 13:30ean kantujira Kuxkuxturekin. 14:30ean kantu bazkari herrikoia karrapean. 18:00etan txupinazoa eta programa azalen irabazleei saria Kaxkabeltza eta udalaren eskutik. Ondoren, kalejira txistulariekin, Incansables txarangarekin, Leitzako eta Mendillorriko konpartsekin eta dultzaineroekin. 18:30ean La jodedera Labetxeko atarian. 22:00etan suzko zezena. 23:00ean Itzal erromeria taldea. Ondoren, Incansables txarangarekin gaueko erronda eta Fresa Morango DJ plazako txosnan. 00:00etan tekno gaua Atekabeltzen.

Labetxeko atarian, urtero eskaintzen du emanaldia La jodedera musika taldeak.

Abuztuak 11, igandea

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan.10:30ean meza San Migel parrokian. 11:00etan hamaiketako irekia karrapean. 12:00etan ezpata dantza. 13:00etan Incansables txarangarekin erronda. 17:30ean zezenak plazan. 19:00etan herri kirolak plazan. Txingekin: Kerman Perez de Heredia eta Nerea Egurrola. Harria jasotzen: Ane Zestau eta Itsaso Treku. Aizkoran: Jon Rekondo eta Xabat Olaizola. Aizkoran errekor bila: Malen Barrenetxea. 19:00etan bakarrizketa saioa Atekabeltzen Maria Blanco eta Iker Plazaolarekin. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira. 21:00etan ingurutxoa. 22:00etan suzko zezena. 23:30ean Alarma morea eta Sodaderen kontzertuak. Ondoren, Incansables txarangarekin erronda. 01:00 aldera Euskal Rock erradikalaren gaua plazako txosnan.

Abuztuak 12, astelehena

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan.11:00etan apar festa. 12:00etan pilota partiduak Amazabalen. Lau lurraldeetako emakume txapeldunak: Garai eta Erasun, Zabaleta eta Gaminderen aurka. Leitzako afizionatuak: Goikoetxea eta Alduntzin, Txoperena eta Santamariaren aurka. 13:00etan paella jana karrapean eta Incansables txarangarekin erronda.17:00etan Tokan2 La Polla Labetxeko atarian. 17:30ean zezenak plazan. 19:00etan Aurrerako dantza taldearen emanaldia plazan. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte. Bertso poteoa eta Incansables txaranga eta buruhaundiak. 22:00etan suzko zezena. 23:00etan Los Tenampas mariatxi taldea. Ondoren, Infernu DJ pla- zako txosnan. 00:00etan Atekabeltzen: Hiuzz, Ithaka eta ondoren, Puff DJ eta LaberiDJ. Herrian Incansablesen erronda eta 03:00etan ingurutxoa plazan.

Abuztuak 13, asteartea

08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 11:00etan Leitzako konpartsa. 13:00etan txakolin dastaketa eta Incansables txaranga karrapean. 16:30ean zezenak plazan. 17:30ean bertsolariak plazan: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Aitor Sarriegi eta Joanes Illarregi. 18:30 aldera goxokiak banatuko dituzte plazan. 19:00etan pilota partida profesionalak: Iturriaga eta Agirre, Arrieta eta Mendibururen kontra eta Artola eta Albisu, Peña eta Mariezkurrenaren kontra. 19:30ean suzko zezena. 22:00etan herri afaria. 00:30 aldera Incansablesekin gaueko erronda.

Abuztuak 14, asteazkena

08:00etan diana txistulariekin.09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 11:00etan ur txirrista Errekaldeneko atarian. 13:00etan Incansables txarangaren erronda. 14:30ean gazte bazkaria karrapean. Ondoren, bingo musikatua eta mojitada. Segidan, gazteen argazkia. 16:00etan ur txirrista. 17:30ean gazte jokoak plazan. 18:30ean 3indarrock Elektrotxaranga. 20:00etan goxokiak banatukodituzte. Ondoren, Incansables txaranga eta buruhaundiak. 22:00etan suzko zezena. 00:00etan Esne beltza. Ondoren, Zaze DJ plazako txosnan. 01: 30 aldera Incansables txarangaren erronda. 02:00etan Remy DJ Atekabeltzen.

Abuztuak 15, osteguna

07:50ean gazte gaupaseroen argazkia. 08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan entzierroa eta behiak plazan. 10:30ean Leitzako konpartsa. 12:00etan herri kirolak plazan. Aizkoran: Igoin Pikabea eta Jon Zaldua, Oier Mitxelena eta Beñat Senosiainen kontra. 13:00etan Incansables txaranga. 14:00etan jubilatuen bazkaria. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria. 17:30ean entzierroa eta behiak plazan. 19:00etan helduen ingurutxoa plazan. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte eta Incansables txarangakoak eta buruhaundiak aterako dira. 20:00etan Trikindantz eta atsedenaldiaren ondotik, 23:00etan bigarren saioa. 00:30ean Gaixoa ni Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun