'Etxera!' lelopean manifestazioa eta kantu bazkaria antolatu dituzte Leitzan abuztuaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 5a, 10:00

'Etxera!' lelopean, 13:00etan hasiko da manifestazioa plazatik.

Sare herritarrak antolatuta, manifestazioa eta kantu bazkaria antolatu dituzte abuztuaren 10ean. Etxera! lelopean, 13:00etan hasiko da manifestazioa plazatik. Kantu bazkaria eginen dute gero, 14:30 aldera, karrapean Kuxkuxtu musika taldeak alaituta. 

Bazkaritarako errusiar entsalada, txanpiñoi eta ganba brotxeta, haragiz beteriko piperrak, masailak saltsan eta gazta flana izanen dituzte. Txartelak Torrea, Peritza eta Musunzar tabernetan eskura daitezke 30 euroren truke. Antolatzaileek aipatu dute 180 lagunentzako tokia dagoela eta txartelak erosteko azkeneko eguna abuztuaren 8a izanen dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun