Bestak 2024

Leitzako pesten aurreko asteburuan ospakizunik ez da faltako

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 1a, 10:30

Aurrerako dantzari txikien emanaldiak jendetza biltzen du urtero. Argazkia: Pablo Feo.

Leitzako pesten hasiera ofiziala abuztuaren 10ean izanen den arren, beti bezala, aurreko asteburuan hasiko dira giroa berotzen. Abuztuaren 3an, larunbatean,  Erreparto Eguna izanen dute eta abuztuaren 4an, igandean,  umeak izanen dira protagonistak. 

Abuztuak 3, larunbata

14:00etan, eskelarien bazkaria izanen dute Aurrera elkartean. 16:00etan auzoz auzo, programa banatuko dute: trikitilari, txistulari, akordeoilari eta dultzaineroen laguntzarekin.

Musikarik ez da faltako igande iluntzean. Argazkia: Pablo Feo.

Abuztuak 4, Igandea

09:00etan diana txistulariekin. 10:00etan korporazio txikiak udal ordezkariekin gosalduko du. 10:30ean txupinazoa. Ondoren, gurpildun zezenen entzierroa.11:00etan Aurrera pilota eskolako txikien partidak plazan. 11:30ean Denok Bat guraso elkarteak antolatutako Jokai jolasak plazan.17:00etan Leitzako erraldoi eta buruhaundien konpartsa plazatik abiatuko da. 18:30ean Aurrerako dantzari txikien emanaldia eta ondoren umeen ingurutxoa plazan. Segidan, goxokiak banatuko dituzte. 20:30ean Mikeltxi DJ. Ondoren, suzko zezena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun