2026ko udaberrirako lanak bukatuta izatea aurreikusten dute. Momentuz, birgaitze eta obra zuzendaritza proiektuaren erredakzioa lizitatu dute 66.115,70 euroko aurrekontuarekin. Cederna Garalurrek eta Nafarroako Gobernuak sinatu duten hitzarmena beste urrats bat dela uste du Leitzako Udalak proiektuarekin aurrera egiteko.
Bisitaren bukaeran, Zaindu Leitzaldeako kideek prestatutako mokadutxoa jateko aukera izan zuten.