Torrearen 30. urteurrena ospatuko dute abuztuaren 2an eta 3an

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 29a, 13:00

Iaz atera zuten taldeko argazkia.

'30 urte borrokak ereiten' lelopean, 30. urteurreneko ospakizunak antolatu dituzte asteburuan Torrean. Ostiralean Ander Zubillagak kontzertua eskainiko du eta larunbatean, eguerdian hasi eta gauera arte luzatuko da festa. Abuztuaren 3rako, brindisa, argazkia, bermuta, bazkaria eta Olaia Iantzi eta Leopardoren kontzertuak dituzte prest.

Abuztuaren 2an, ostiralean, Ander Zubillagak kontzertua eskainiko du Torrean 20:00etatik aurrera.

Abuztuaren 3an, larunbatean, 13:00etan hasiko dituzte ospakizunak: brindisa egin eta argazkia aterako dute. 13:30ean bermuta musikatuaren txanda izanen da. 15:00etan bazkaria. Zizka mizkak, entsalada, axuria, sorbetea, kafea eta kopa izanen dituzte bazkaritarako. Txartelak Torrean bertan egonen dira salgai uztailaren 31ra arte. Menu begetarianoa ere aukeran izanen da eta hala nahi dutenek barran jakinarazi beharko dute. Eguna bukatzeko, musikarik ere ez da faltako. 20:30etik aurrera, Olaia Iantzik eta Leopardok kontzertua eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun