Liburutegi Ibiltaria uztailaren 31n joango da Aresora

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 29a, 11:00

Udan ere ez du etenik izango liburutegi ibiltariak.

Udan ere, liburutegi ibiltaria joango da bisitan Aresora. Uztailaren 31n eta abuztuaren 28an, 12:30etik 13:30era, eskolako atarian izango dute herritarrek liburuak maileguan hartzeko aukera. 

Ikasturte berrian, eskolarekin hartu-emanean segiko du eta urrira arte, hilean behin, eta urritik aurrera, bi astez behin joango da Harkaitz liburuz betetako kaxak hartu eta hamaika ipuin eta istorio kontatzera. Pasa den ikasturtean ostiraletan joaten zen Aresora, baina aurten asteazkenetan joateko asmoa duela aurreratu du. Eskolako haurrekin 12:30etik 13:45era egongo da.

Herritar guztientzat aukera

Liburutegi ibiltaria herritar guztientzat baliagarria izan daitekeen zerbitzua dela ikusita, aurten, eskolatik kanpo ere zabalduko dute zerbitzua. Eskolako atarian 13:45etik 14:15era egongo da eta nahi duen orok izango du bertan liburuak maileguan hartu edota itzultzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun