Goizuetako Juan Antonio Lekuonak eta Maribel Lujanbiok kantu artean ospatu dituzte urrezko ezteiak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 24a, 17:00

Lehengo ostiralean bete zituzten berrogeita hamar urte ezkondurik Goizuetako Juan Antonio Lekuonak eta Maribel Lujanbiok. Umore Ona abesbatzako kideak dira biak eta ustekabe ederra jaso zuten beraien koru-kideen eta Hernaniko Ozenki abesbatzako zenbait kideren eskutik. Berrogeita hamar lagun azaldu baitziren goizeko zortzietan beraien etxeko ate aurrean. Kantu, bertso, musu, malko… denetarik izan zuen omenaldi ekitalditxo horrek.Elkartean ospatu zen gosariak eman zion bukaera ederra festari. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun