Goizuetako mendiko ibilbideak eta seinaleak margotu dituzte auzolanean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 24a, 15:00

Herriko turismo taldea, mendiko ibilbideak berriz pintatzen eta zegoen seinalizazioa ahalik eta txukunen uzten dabil, Arainburu mendi taldeko kideen laguntzarekin. Argazkietan ikus daiteke egin duten lan ederra. 

Mendian seinaleak jarri bakarrik ez, bisitariek zein bertakoek mendiko ibilbideen inguruko informazioa eskura izateko triptiko berria ere atera dute. Hemen ikus daiteke Goizuetako Turismo Taldeak egin duen lanaren emaitza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun