Goizuetako Goittiki haurtzaindegirako dirua biltzeko festetako kamisetak salgai jarri dituzte eta nahi duenak uztailaren 27ra arte eskura ditzake Amaia kafetegian eta Zubidendan. Xumarrek egindako marrazkia darama kamisetak eta 0-11 urte artekoek 10 eurotan eta 12 urtetik aurrerakoek 15 eurotan eskura ditzakete. Aipatu behar da, egoitza berria dutela urte hasieratik eta horrek gastu estrak sortu dizkiola haurtzaindegiari. Ongietorriak izanen dira, beraz, diru sarrera guztiak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.