Aldai eta Mendizabal izanen dituzte aurkari finalean. Dena den, binakako finala nortzuk osatuko zuten jakiteko tanto aldea begiratu behar izan dute. Aldai-Mendizabal eta Arrizabalaga-Capellan bikoteek puntu bana zuten, biek ere galdutako partidan 13 tanto lortu zituzten eta euren arteko norgehiagokari erreparatu behar izan zaio. Lehen jardunaldian Aldai eta Mendizabalek, Arrizabalaga eta Capellani irabazi zietenez, beraientzat izan da finalerako txartela.
Kaiolako partidan, Arrillagak eta Ibarrolak jokatu dute finalaurreko partida. Bi pilotariek zituzten finalerako aukerak, baina Arrillagak ez dio inolako aukerarik eman eta nagusitasunez egin du aurrera (18-9). Saketik min handia egin dio eta Ibarrola ahal zuen bezala defendatu da; erasoan gauza politak egin ditu arren, partidarik gehienean defentsan aritzea egokitu zaio eta ezin izan du bere helburua bete.
Gauzak horrela, bi final ikusgarri eta orekatu espero dira abuztuaren 5erako.