Kirolak, musikak eta festak bat eginda, giro ederrean ospatu zuten larunbatean Atekabeltz gaztetxearen hemeretzigarren urteurrena. Frontenis txapelketarekin hasi zuten eguna eta mahaiaren bueltan bildu ziren gero. Arratsaldean, mojitoz betetako karroari tiraka, herri osora zabaldu zuten festa giroa. Indarrak berreskuratzeko mokadutxoa jan ondotik, gaueko kontzertuetarako prest ziren gazteak. Katez herriko musika taldeak azken kontzertua eskaini zuen eta oholtzan izan ziren Vaire talde valentziarra eta Muffin DJk ere. Goizeko ordu ttikiak arte luzatu zen festa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.