Liburutegi ibiltariak urte osoko martxarekin segi eta uztailean ere bisita eginen du Aranora eta Goizuetara. Horrela, Leitzako liburutegira liburu eske joan beharrik gabe, herrian bertan, udan irakurtzeko liburuak maileguan hartzeko aukera izanen dute. Uztailaren 26an, ostiralean, 11:30etik 12:30era egonen da Goizuetan eta 13:00etatik 13:30era Aranon. Orain arte bezala, eskaerak liburutegira mezu bat bidalita egin daitezke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.