Taichi-Kong tailerra eskaintzen ari dira dohainik Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 23a, 09:00

Taichi Kung tailerra dohainik eskainiko dute.

Presako zelaian elkartzen dira Taichi kung tailerrean parte hartzen ari diren goizuetarrak. Chi edo bizi indarra orekatu, bideratu eta handitzeko ariketak egiten dituzte. Astelehen eta asteazkenetan, 09:30etik 10:30era, biltzen dira eta arratsaldez, 19:30etik 20:30era, egina dute hitzordua astearte eta ostegunetan. 

Parte hartzeko interesa duenak Teresarekin jarri beharko dute harremanetan 636 89 56 21 telefonora deituta. Tailerra dohainik izanen dela jakinarazi du antolatzaileak eta eguraldi txarra eginez gero, presako zelaian egin beharrean aterpe batean eginen dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun