Uztailaren 26an, ostiralean, Unai Madariaga (ahotsa eta gitarra), Eneko Ajangiz (gitarra), Alvaro Olaetxea (bateria) eta Mikel Irigoien (baxua) igoko dira Leitzako Torrea tabernako eszenatokira. Punk, rock, psikodelia eta garage doinuak nahasten ditu EZEZEZ taldeak beraien kantuetan. Kontzertua 23:00etan hasiko da eta sarrera zazpi euro ordaindu beharko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.