Soka gainean orekan ibili, iparrorratzarekin jolasean aritu edo bizikletak konpontzen ikasteko aukera izan zuten Aresoko haur, gazte eta helduek. Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak familian giroan ongi pasatzeko udako ekintzak antolatu zituen uztailaren 17an Areson eta arratsalde polita pasa zuten familia eta lagun artean. Argazkiak: Jaione Olazabal eta Ana Goñi
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.