Karmen bezperako festa ospatuko dute Goizuetan uztailaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 12a, 13:00

Afalondoan sua piztuko dute.

Hutsik egin gabe, Karmen bezperako festa antolatu du aurtengoan ere Umore Ona elkarteak, Goizuetako Udalak eta Ikastola Batzordeak lagunduta. Uztailaren 15ean, astelehenean, izanen da ospakizuna eta 21:00etan afaria eginen dute plazan. Eguraldi txarrarekin elkartean eginen lukete afaria.

Beste urteetan bezala, Umore Ona Elkarteak jarriko ditu afarirako oinarrizko bitartekoak: mahaiak, aulkiak, platerak, kubiertoak, basoak, serbilletak, sagardoa eta ardoa. Jatekoa norberak eraman beharko du etxetik. Afalondoan, 22:30 aldera, sua piztuko dute eta, animatzen direnek, su gainean saltoka ibiltzeko aukera izanen dute. Horrekin lotuta, Umore Ona Elkarteak argi utzi du ez dituela bere gain hartuko gerta daitezkeen ezbeharrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun