Odola emateko aukera izanen dute Leitzan datozen bi asteetan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 11a, 12:00

Leitzako udaletxera joan behar dute odol emaileek.

ADONA Nafarroako Odol Emaileen elkartearen bidez, odola emateko aukera izanen dute Leitzan uztailaren 16an eta 24an. Leitzako udaletxean 16:45etik 21:00ak arte izanen da aukera. Hitzordua aldez aurretik hartu behar da 848 42 05 73ra deituta edo www.adona.es web orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun