Uztailaren 17an, 17:00etatik 20:00etara, familia giroan ongi pasatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak. Aresoko plazan egin dute hitzordua eta zig zag zirkuituak, slackline, oreka jokoak eta orientazio jokoak prestatuko dituzte haur eta helduentzat. Gainera, bizikleta konponketak nola egin ikasteko hainbat argibide ere emanen dizkiete.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.