Aresoko Mendi Martxa irailaren 1ean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 9a, 18:00

Aresoko plazatik abiatuta, kaskoz kasko osatuko dute ibilbidea.

Uztailaren 15etik aurrera online izena emateko aukera eskainiko dute, hamabost euroren truke eta egunean bertan ere modua izanen da, hogei eurotan.

Iraileko lehenbiziko igandean, mendizalez beteko dira Aresoko kaskoak. Hamabosgarren edizioa beteko du herritarrek urtero mimoz eta auzolanean antolatzen duten mendi martxak. Mendizaleek 23 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute eta bukaeran, hainbeste eskertzen duten paella jateko aukera ere izanen dute. 

Aresoko plazatik abiatuko da mendi martxa eta Ulimendiko bidea hartuko dute Ulizarko gainera ailegatu aurretik. Handik aurrera Merkuzelai, Urkita, Pagozelai eta Guratzetik pasa beharko dute mendizaleek. Proba ez da lehiakorra izanen eta antolatzaileek zailtasun ertainekoa dela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun