Hiru harri altxatzaile bildu ditu Nafarroako txapelketak: Albaro Zugarrondo (Iruñea), Oskar Aguas (Berriozar) eta Josetxo Urrutia (Leitza). Hiru klasetako harriekin aritu dira eta bakoitzarekin aritzeko bi minutuko txandak izan dituzte. Aguas izan da nagusi.
Oskar Aguasek 125 kiloko zilindroari 20 altxaldi eman dizkio (2.500 kilo); 112,5 kiloko kubikoari 12 altxaldi (1.350 kilo) eta 100 kiloko bolari 16 altxaldi (1.600 kilo). Beraz, guztira 5.450 kilo altxatu ditu.
Albaro Zugarrondok 125 kiloko zilindroari 13 altxaldi eman dizkio (1.625 kilo); 112,5 kiloko kubikoari hamar altxaldi (1.125 kilo) eta 100 kiloko bolari hamar altxaldi (1.000 kilo). Beraz, guztira 3.750 kilo altxatu ditu.
Josetxo Urrutia leitzarrak 125 kiloko zilindroari 13 altxaldi eman dizkio (1.625 kilo); 112,5 kiloko kubikoari zortzi altxaldi (900 kilo) eta 100 kiloko bolari bederatzi altxaldi (900 kilo). Beraz, guztira 3.425 kilo altxatu ditu.
Ondoko egunetan gehiago
Uztailaren 10a, asteazkena
Nafarroako Gizonezkoen Arpana Txapelketa
Etzanda paratutako kanaerdiko enborrari 14 ebaketa eta zutik paratutako kanaerdikoari bertze lau ebaketa eman beharko dizkiote. Hiru bikote ariko dira:
- Josetxo eta Iñaki Barberena (Iraizoz)
- Jon Etxeberria (Aizarotz) eta Aritz Legarrea (Urritzola)
Nafarroako Emakumezkoen Arpana Txapelketa
Etzanda paratutako 45 ontzako enborrari hamar ebaketa egin beharko dizkiote. Lau bikotek parte hartuko dute:
- Ainhoa eta Maria Iraizoz (Elso)
- Irune Biurrun (Antsoain) eta Uxue Ansorregi (Mendaro)
- Uxue Rodriguez (Burlata) eta Nerea Huarte (Elkarte)
- Aurkene Aroca (Berriozar) eta Naiara Manzano (Arantza)
Nafarroako Kadete Mailako Arpana Txapelketa
Etzanda paratutako metroko enborrari hamar ebaketa egin beharko dizkiote. Lerro hauek idazterakoan bikote hauek emana zuten izena:
- Maider Ruz eta Iker Urmeneta (Antsoain)
- Danel Urtxegi ea Mattin Eugi (Igantzi)
- Oier Migeltorena eta Aiert Fagoaga (Basaburua)
- Saioa Etxegarai eta Oinatz Madariaga (Arantza)
- Jokin Campos eta Adur Lizarraga (Andra Mari)
Proba konbinatu erakustaldiak
Gaztetxoak proba konbinatuen erakustaldiak eginen dituzte: Kimuetan Andra Mari, Arantza, Basaburua eta Igantzi ariko dira; haurretan Igantzi, Araxes, Antsoain eta Basaburua, eta kadeteetan, Basaburua, Araxes eta Antsoain.
Uztailaren 11n, ortzeguna
Nafarroako Gizonezkoen III. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa
Bi kanaerdiko ebaki beharko dituzte eta aizkolari hauek parte hartuko dute:
- Iker Goldarazena (Berriozar)
- Oier Mitxelenea (Altsasu)
- Aitor Saralegui (Irurtzun)
- Markel Iturralde (Beuntza)
- Ioan Goikoetxea (Etxarri Aranatz)
- Beñat Senosiain (Olague)
- Oier Larretxea (Bera)
- Amets Aristizabal (Urdiain)
- Mikel Santesteban (Zubieta)
- Julen Urrutia (Arraioz)
- Ander Etxeberria (Tafalla)
- Mikel Armendariz (Iruñea)
- Xabier Mitxelena (Irurita)
Giza proba erakustaldia
Giza proba erakustaldian, Unai Bertiz (Sunbilla), Esti Gastearena (Sunbilla), Julen Kañamares (Arostegi) eta Uxue Ansorregi (Mendaro) ariko dira.
Uztailaren 12a, ortziralea
Nafarroako Gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketa
Minutu eta erdiz 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiote. Lerro hauek idazterakoan, hauek emana zuten izena:
- Dario Trantxe (Elizondo)
- Alex Fernandez (Iruñea)
- Josetxo Urrutia (Leitza)
- Imanol Martin (Berriozar)
Nafarroako Emakumezkoen Ingude Altxatze Txapelketa
Bederatzi kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiote minutu eta erdiz. Momentuz, Maika Ariztegi (Ituren) apuntatu da. Bertze norbait baldin bada, txapelketa eginen dute.
XXIV. San Fermin Motozerra Saria
Motozerrarekin 30 minutuko bi txanda izanen dituzte eta txanda bakoitzean irudi bat egin beharko dute. Hiru lagunek parte hartuko dute: Mikel Lasarte (Azpiroz), Peio Kañamares (Arostegi) eta Juan Asin (Peralta).
Uztailaren 13a, larunbata
Nafarroako Gizonezkoen Txinga Txapelketa
Esku banatan 50 kiloko txingak hartuta ahalik eta plaza gehien egin beharko dituzte (plaza bakoitza 28 m). Bortz parte hartzaile izanen dira:
- Jesus Goñi (Lekaroz)
- Imanol Martin (Berriozar)
- Iker Goldarazena (Berriozar)
- Joseba Oskariz (Lekaroz)
- Orein Mondragon (Beltzuntze).
Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketa
Esku banatan 25 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin beharko dituzte (plaza bakoitza 28 m). Hiru parte hartzaile izanen dira:
- Esti Gastearena (Sunbilla)
- Garazi Azkoaga (Etxauri)
- Iranzu Fierro (Berriozar).
Lasto Altxatze erakustaldia
Iñigo Goienetxek (Amaiur) lasto altxatzen erakustaldia eginen du. Nafarroako Herri Kirol Federazioak jakinarazi duenez, berez txapelketa egitekoa zen, baina Iñigo bakarrik apuntatu denez, ezin izanen da egin.
Emakumezkoen aizkora erakustaldia bikoteka
Nafarroako Txapelketan arituriko lau aizkolarik erakustaldia eginen dute.
Uztailaren 14a, igandea
Nafarroako Gizonezkoen Bikotekako Aizkora Txapelketa
Bikote bakoitzak sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako moztu beharko ditu. Hiru bikote ariko dira:
- Iker Vicente (Otsagabia) eta Joxean Etxeberria (Ziga)
- Ibai Soroa (Arribe) eta Txomin Amundarain (Arribe)
- Jon Rekondo (Leitza) eta Oier Kañamares (Arostegi)
Nafarroako Gizonezkoen Gurdi Altxatze Txapelketa
Gurdiari ahalik eta buelta gehien eman beharko dizkiote. Kasu honetan, parte hartzaileak hauek izanen dira:
- Oskar Aguas (Berriozar)
- Alex Fernandez (Iruñea)
- Orein Mondragon (Beltzuntze)
- Albaro Zugarrondo (Iruñea)
- Beñat Seminario (Eugi)
- Unai Bertiz (Sunbilla)
Nafarroako Emakumezkoen San Fermin Harri Altxatze Torneoa
63 kiloko zilindroarekin eta 50 kiloko bolarekin bi minutuko txandak izanen dituzte. Kasu honetan, lau kirolarik eman dute izena: Ane Zestau (Barañain), Isabel L. Vives (Iruñea), Oihane Muñoz eta Paola Huarte.