Olaberriko presa bota eta kentzeko lanekin hasi dira

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 9a, 16:00

Olaberriko presako lanak bukatzen ari dira.

Nafarroako Gobernua Olaberriko presa botatzeko eta kentzeko beharrezko lanak egiten ari da. Ibaiaren eta bertako ekosistemen egoera hobetu eta bertan bizi diren espeziei laguntzea da asmoa.

Ibaiaren habitat egokian eragiten duten oztopoak ezabatuko dituzte eta ahal den neurrian ibaien egoera naturala berreskuratu. Presa kenduko dute, baina aztarna batzuk utziko dituzte etorkizunean ere jendeak jakin dezan bertan presa bat egon zela. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun