Joanes Olaizola txirrindulari leitzarra bigarren izan da Espainiako kadete mailako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 8a, 13:00

Asteburuan Avilesen jokatu dute kadete mailako Espainiako txirrindularitza txapelketa. Joanes Olaizola leitzarrak Nafarroako selekzioarekin parte hartu du eta maila bikaina erakutsita, zilarrezko domina eskuratu du.

Lasterketako lehenbiziko zatian Juan Francisco Llera Kantabriako ordezkaria izan zen protagonista. Tropelari ihes egin eta minutu Hogeigarren kilometroan izan zion iheslaria neutralizatzea lortu zuten eta orduan hasi zen Diego Rodriguez (Asturias), Fran Alemany (Kataluinia) eta Joanes Olaizola leitzarraren arteko lehia.

Asturiarrak ongi ezaguzten zuen ingurua eta maldan behera ihesaldiko indartsuena zela zirudien arren, Alemany eta Olaizolak ez zioten ihes egiten utzi.  Azken metroetan, sprintean, erabaki zen lasterketa. Alemany izan zen bizkorrena eta bere atzetik sartu zen helmugan Olaizola leitzarra. Rodriguez izan zen hirugarren eta hogeita hamar segundoko aldea atera zieten faboritotzat jotzen zituzten Aitor Martinezi eta Benjamin Novaliri.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun