Green Series-XCO-UCIko azken proba jokatu zen ekainaren 30ean Ortuellan (Bizkaia). Bertan, Saltoki-Connor taldeko Jon Egizabal txirrindulari leitzarrak zazpigarren postua lortu zuen junior mailan. Honela txapelketako sailkapen orokorrean hirugarren gelditu da, zortzi lasterketetatik zazpitan parte hartu ondotik. Uztailaren 10ean Nafarroako selekzioarekin Huelvara joanen da Egizabal eta han Espainiako txapelketan parte hartuko du junior mailan.