Usoa Ostolazak Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean parte hartuko du

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 2a, 16:30

Sasoiko dabil Leitzan bizi den Usoa Ostolaza txirrindularia. Ekainaren 16an Pirinioetako Itzulia irabazi zuen eta maillot horia jantzi zuen Laboral Kutxa taldeari lehen itzulia emanda (argazkietan). Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa  ere irabazi du eta datozen Italiako Giroan ariko da uztailaren 7tik 14ra. Ez da begiz jota duen nazioarteko lasterketa bakarra, Frantziako Tourrean ere lehiatuko baita abuztuaren 12tik 18ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun