Liburutegi ibiltariak ostiral honetan eginen du geldialdia Goizuetan eta Aranon

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 26a, 18:00

Liburutegi ibiltaria Goizuetan, artxiboko irudi batean.

Liburutegi ibiltariak ez du atsedenik hartuko uda honetan, eta ekainean, uztailean eta abuztuan ere zerbitzua emanen du. Hurrengo hitzordua, ostiral honetan izanen dute.

Ekainean, uztailean eta abuztuan goizez izanen da zerbitzua, eta hala, ostiral honetan, ekainaren 28an, Goizuetan 11:30etik 12:30era izanen da eta Aranon 13:00etatik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun