Amazabal Guraso Elkarteak, LHL erronkak, Denok Bat Guraso Elkarteak eta Leitzako Udalak antolatu dute hitzordua eta izena emateko zaintza@leitza.eus helbidera idatzi behar da.
Ostiralean, 17:00etan Leitzako plazan egin dute hitzordua eta arropa zaharra eramateko aholkatu dute. Horrez gain, 17:00etatik aurrera Naizen elkartearen materiala erosteko aukera ere izanen da plazan.