San Joan festak ospatzen ari dira Hernanin eta ohiturarekin jarraituz, Aurorak kantatu zituzten larunbat goizean. Herritarrek eta kanpokoek parte hartu zuten, kantuan eta dantzan, trikitilari, panderojole,, soinulari, txistulari eta beste musikarien laguntzarekin. Horien artean, Goizuetako Umore Ona abesbatzakoak izan ziren Hernaniko Ozenki abesbatzakoekin batera. Kalez kale ibili ziren musika, kantua eta umorea hedatuz, tartean zahar etxera ere bisita eginez. Argazkiak: Felix Loiarte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!