Denboraldiko azken irteera egin du Aurrera Mendibil Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 13:30

Lagunarteko giro bikainean, Aurrera Mendibil Mendi Taldeak atzo egin zuen denboraldiko azken irteera. Latasatik abiatuta, Ergatik eta Aixitatik pasatu ziren mendizaleak berriz Latasara ailegatu aurretik. Irailean hasiko dira berriz mendi ateraldiekin eta gogotsu itzuliko direla adierazi dute.

Argazkiak: Mendibil Mendi Taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun