700 lagun bildu dira Leitzan San Joan bezperako herri afarian

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 12:30

Udako solstizioa ospatzeko ekitaldiak jendetza mugiarazi du aurten ere Leitzan.

Argazkiak: Pablo Feo, Julian Zabaleta eta Iñaki Zabalo.

Umeen ingurutxoarekin hasi zituzten atzoko hitzorduak. Eguraldia tarteko, kiroldegian egin zuten eta 350 bat lagun bildu ziren dantzak ikustera. Ondoren, txistor opilak eta freskagarriak banatu zituzten.

21:30 aldera mahaiaren bueltan elkartu ziren herri afaria egiteko, hau ere kiroldegian, eta herritarrek emandako erantzuna ederra izan zen: 700 lagun bildu ziren. Sua piztuz borobildu zuten atzoko eguna. 23:00etan su txikia piztu zuten eta 00:00etan handia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun