Umore Ona IV. Pala txapelketako finalak jokatu dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 07:00

Umore Onak laugarren aldiz antolatutako pala txapelketako txapeldun eta txapeldunordeak, ostiralean Goizuetako pilotalekuan.

Emakumezkoetan Marijo Etxeberria eta Gorane Zabala suertatu dira txapeldun eta gizonezkoetan Anartz Lujanbio eta Xabi Zugarramurdi

Goizuetako Umore Ona pilota elkarteak laugarren aldiz antolatutako Umore Ona pala txapelketako finalak jokatu dituzte ekainaren 21ean, ostiral arratsaldean Goizuetako pilotalekuan. Lehenik, emakumeen finala jokatu zuten eta Marijo Etxeberriak eta Gorane Zabalak nahiko erraz, 25-23 irabazi zieten Leire Iribarreni eta Uxuri Perurenari. Segidan, gizonezkoen finala jokatu zuten. Hemen berdintasun gehiago izan zen, baina Anartz Lujanbiok eta Xabier Zugarramurdik 25-20 irabazi zieten Anxo Albisuri eta Ibai Zugarramurdiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun