Ekainaren 28an,17:30ean, mezarekin hasiko dituzte ospakizunak eta bukaeran merienda eskainiko dute elizako karrapean. 18:30ean herriko eskea egingo dute Lagunartekoek eta etxez etxe ibiliko dira giro ederrean. Eguna borobiltzeko, Pake Toki elkartean afaria egingo dute gazteek.
Ekainaren 29an, larunbatean, 09:00etan bilduko dira Lagunartekoak eta egun osorako indarra hartzeko bapo gosalduko dute. 10:30ean eskean abiatuko dira eta baserriz baserri osatuko dute erronda, kontu, kantu eta dantza artean. Iluntzean, plaza ingurura eramango dute festa giroa; sagardo dastaketa antolatu dute 19:00etan. Bukatzeko, herri afaria egingo dute 21:00etan Pake Toki elkartean. Afarirako txartelak aurretik erosteko aukera eman dute eta orain erosten dituztenek bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte; helduek 23 euro eta umeek 15 euro.