Haurrentzako hainbat ikastaro eskainiko dituzte datorren ikasturtean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 15:00

Eskubaloia izanen da eskainiko duten ikastaroetako bat.

Leitzan 2024-2025 ikasturterako haurrentzako antolatu dituzten ikastaroen berri eman dute. Aurretiazko izena emateko epea ere ireki dute eta ekainaren 25a izanen da apuntatzeko azken eguna.

Leitzan eskainiko dituzten ikastaroetako izena emateko epea

Izena ematea online egin beharko da, formulario hau beteta. Adin taldetan banatu dute eskaintza. Hiru eta sei urte artekoek, jokoak eta haur dantzak izanen dituzte aukeran. Sei eta hamabi urte artekoek, berriz, euskal dantzetan, dantza modernoetan eta irristaketan ibiltzeko aukera izanen dute. Zazpi eta hamabi urte artekoentzat gimnastika eta sei eta zortzi urte artekoentzat karatea eskainiko dituzte.  Bederatzi eta hamabi urte artekoek, kirol eskaintza zabala izanen dute: eskubaloia, saskibaloia, txirrindularitza, BTT eta karate.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun