Goizuetako Gazte Eguneko pilota txapelketako izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 14:00

Uztailaren 20an hasiko da txapelketa eta abuztuaren 14an jokatuko dituzte finalak.

Abuztuaren 14an Goizuetako Gazte Eguna ospatuko dute eta horren barruan, binakako pilota txapelketa egiteko asmoa dute. Hamasei urtetik gorakoei zuzendutako txapelketa da eta izena-emateko azkeneko eguna uztailaren 18a izanen da.

Uztailaren 20an hasiko da txapelketa eta ostiraletan eta larunbatetan jokatuko dituzte partiduak. Finala abuztuaren 14an, 13:00 aldera, izanen da.

Izena ematea Izkina tabernan egin beharko da eta bikoteko hogei euro ordaindu behar dira. Txapelketa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta edozeinek parte hartu dezake: neska, mutil, federatu, ez-federatu, herritar, kanpotar... Gehienez 16 bikotek parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun