Ekainaren 30ean, Goizuetako plazatik aterako dira 09:00etan eta Iberora joanen dira. Dorre barrenean sartu eta Iberoko historia ezagutzeko aukera izanen dute Eneko Bernaldo de Quirosen eskutik. 10:30 aldera ibilaldia eginen dute herritik Soratxikira eta bidean ikusiko dituzten borden eta baserrien sorrararen historia ere azalduko du. 12:30ean herriko etxe esanguratsuenak bisitatuko dituzte eta herriko sorreraren historia ezagutzeko aukera izanen dute irteeran parte hartzen dutenek. 14:00 aldera bukatuko dute irteera.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute 682 03 17 74ra mezu bat bidali edo info@apellidosvasconavarros.es helbidera idatzita. Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 26a izanen da. Helduek 18 euro ordaindu beharko dituzte. Irteera honetan lortuko dituen irabaziak Goizuetako Goikoetxean euskalnapar izen eta abizenen historiaren museoa sortzeko erabiliko ditu Eneko Bernaldo de Quirósek.