Leitzako Kide aholkularitza enpresak Bai Euskarari saria irabazi du

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 11:30

Bai Euskarari Elkarteak 2024ko Bai Euskarari Sariak banatu zituen ekainaren 2oan Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Txinparta bizia euskararentzat izan da aurtengo sari banaketako leloa eta euskara lan munduan biziarazten duten enpresak saritu nahi izan dituzte. Hiru izan dira sarituak: Leitzako Kide Aholkularitza, Ulma eta Izarkom enpresak. Argazkiak: Bai Euskarari Elkartea 

 

Leitzan eta Donostian ditu bulegoak Kide Aholkularitzak eta 2013tik daukate Bai Euskarari Ziurtagiria. Lantalde osoa euskalduna da eta euskaraz lan egiteko hautua egin zuten.

Euskara ez da zerbitzu eta lan hizkuntza soilik, motorra da, motibazio iturri. Ahaleginak egin dituzte, urtez urte, eskaintzen duten zerbitzuan hobekuntzak egiteko. Sektorea oso erdalduna da, eta erabiltzen diren programa, aplikazio eta dokumentuak, sorreran, ez daude euskaraz. Inbertsioa egin dute, denboran eta diruan, bezeroei ahalik eta zerbitzu gehien eskaini ahal izateko euskaraz. Eta horretan jarraitzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun