Goizuetako pala txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 07:00

Laugarren pala txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur arratsaldean Goizuetan.

Ostiralean 18:30ean hasita emakumeen eta gizonezkoen azken partidak jokatuko dituzte

Goizuetako Umore Ona pilota elkarteak laugarren aldiz antolatutako Umore Ona pala txapelketako finalak jokatuko dituzte ekainaren 21ean, ostiralean 18:30ean hasita Goizuetako pilotalekuan. Lehenik, emakumeen finala jokatuko dute Leire Iribarrenek eta Uxuri Perurenak, Marijo Etxeberria eta Gorane Zabalaren kontra (joan den urteko protagonista berak, baina bikoteak aldatuta). Segidan, gizonezkoen finala jokatuko dute Anartz Lujanbiok eta Xabier Zugarramurdik, Anxo Albisu eta Ibai Zugarramurdiren kontra.

Umore Ona pilota elkarteak jakinarazi duenez, frontoian taberna jarriko dute finalak girotzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun