Goizuetako lur komunalen kudeaketari buruz hitz egiteko batzarra eginen dute arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 20a, 11:30

Goizuetako Udalak herriko lur komunalen egoera hobetzeko Goizuetako lur komunalen kudeaketa izeneko proiektua aurkeztu zuen PDR dirulangutza deialdira. Eskaera onartu dute eta proiektuaren nondik norakoak azaltzeko herri batzarra eginen dute. Ekainaren 20an, 18:30ean, elkartuko dira Herriko Etxeko ganbaran. 

Helburu orokorra Goizuetako mendi komunalen egoera hobetzea da: larreen eskaintza hobetu, suteen prebentzioa egin eta baserrietako eta mendiko bideen egoera hobetzea da asmoa. 

Egitasmo hau aurrera eramateko, herritarrek parte hartuko duten lantalde bat osatu eta desbrozadora bat duen traktore bat beharrezkoak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun