Aralar musika eskolako ikasleek emanaldia eskaini dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 17a, 20:00

Goizuetako udaletxeko karrapea musika doinu goxoz bete zen pasa den ostiralean. Aralar musika eskolako ikasleek emanaldia eskaini zuten, ikasturte honetan ikasitakoa jendaurrean erakutsiz. Bateria, gitarra, pianoa, trikitixa eta panderoa, zeharkako xirula... jo zituzten eta kantuan ere aritu ziren. Bistan dago Goizuetan musikaririk ez da falta! Argazkiak: Felix Loiarte 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun