San Joan surako material bilketa egin dute Aresoko haurrek eta gaztetxoek

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 10:30

Guraso elkarteko kideek garai bateko ohitura berreskuratu nahi izan zuten duela urte gutxi batzuk. Sanjoanak baino lehenago hitzordua egin eta taldean ibiltzen dira herritik sutarako kartoiak eta zakuak biltzen. Argazkiak: Jaione Olazabal, Maitane Elustondo eta Eneritz Iraola

Kartoizko kaxak bizikletari lotuta edo sokari gogor eutsi eta tiraka, herriari itzulia eman diote etxez etxe kartoirik edo zakurik ba ote zuten galdezka. Gero, bildutako kartoiak eta zakuak udaletxeko karrapera eraman dituzte. Ekainaren 19an, berriz ere, bilketa egiteko asmoa dutenez, herritarrei sutarako egokia izan daitekeen materiala etxean gordetzeko eskatu diete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun