Goiuri Zabaletak Emakume Master Cupeko San Fermin Torneoko lehen partida jokatuko du ostiralean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 13a, 09:00

Emakume Master Cupeko San Fermin torneoa aurkeztu zuten asteazkenean Iruñean. Goiuri Zabaleta leitzarra ez zen ekitaldian izan, baina txapelketari ekinen dio ostiralean Mutiloan.

Emakume Master Cupeko Nafarroako Foru Komunitate Torneoa bukatuta berritan, 2024ko binakako San Fermin txapelketaren laugarren edizioa abiatuko da ekainaren 14an, ostiralean 18:30ean Mutiloan. Lehen partidan, Ibarrola eta Gaminde, Etxegarai eta Mendibururen kontra ariko dira eta bigarrenean, Garai eta Bergara, Goiuri Zabaleta leitzarraren eta Mendizabalen kontra.

Irabazleek ekainaren 27an Arbizun jokatuko diren finalerdietarako txartela eskuratuko dute. Arrizabalaga eta Capellan, eta Aldai eta Oses izanen dituzte esperoan, hurrenez hurren.

Finala, uztailaren 13an, eguerdian jokatuko da Labrit pilotalekuan, Iruñeko sanferminen azkeneko txanpan eta jaialdia Euskal Telebistan ikusi ahal izanen da zuzenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun