Leitzulia BTT proban izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 13a, 12:30

Irailaren 27ra arte irekita egonen da izen-emateko epea.

Irailaren 28an eginen dute Leitzulia BTT proba eta izena emateko epea irekita dago kirolprobak.com-en.

Leitzako Aurrera Mendibil taldeak Leitzulia BTT probaren seigarren edizioa antolatu du. Izen-emateko epea irekita dago kirolprobak.com-en irailaren 27ra arte eta parte hartzaile bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu. Leitzuliko parte-hartzaileek 42 kilometroko luzera eta 1.400 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute. Lehenbizikoek bi orduren bueltan osatzen dute ibilbidea eta azkenek bost ordu behar izaten dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun