Jeiki abesbatzak musika festa antolatu du ekainaren 15ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 13a, 08:00

Jeiki abesbatzaren 50.urteurreneko festan gonbidatu bereziak izanen dituzte.

Maiatzean hasitako Kultur Aroa, ekainaren 15ean, Jeiki abesbatzak antolatutako emanaldiarekin borobilduko dute. Plazan eginen dute ekitaldia, 20:00etan, baina euria eginen balu kiroldegian izanen litzateke. Abesbatzako kideekin batera, gonbidatu bereziak igoko dira oholtzara.

Lesakako musika bandako musikariek, Aurrerako dantzariek, akordeoilariek, erraldoi eta buruhaundien konpartsako kideek, gaiteroek eta bertsolariek parte hartuko dute eta hainbat sorpresa izanen dira. Sarrera dohainik izanen da, baina abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko egin dituzten ekitaldietako gastu ekonomikoari aurre egiteko boletoak saltzen ari dira. Bost eurotan jarri dituzte salgai herriko ostatu eta komertzioetan. Emanaldiaren bukaeran eginen dute zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun