'Kidetasunari kontu eta kanta' tailerra eskainiko dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 12a, 11:30

Zortzi eta hamabi urte arteko haurrei zuzendutako tailerra da.

Ekainaren 14an, arratsaldeko 17:00etan, zortzi eta hamabi urte arteko haurrei zuzendutako tailerra antolatu dute, Leitzako liburutegian.

Hamabi pertsonentzako lekua dago eta parte hartu nahi dutenek, biblilei@navarra.es helbidera edo 621 24 80 24 Whatsappera mezu bat idatzi edo 948 51 03 79 telefonora deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun