'Nafar haziak' dokumentala ikusteko aukera izanen da ostegunean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 12a, 09:30

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara egindako bidaia grabatu zuen.

Goizuetako kultur taldeak Nafar haziak dokumentalaren emanaldia antolatu du ekainarean 13an, ostegunean. Goizuetako Herriko Etxeko ganbaran izanen da emanaldia, 19:00etan.

Nafarroako kultura zabaltzeko asmoz, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara egin zuen bidaia 2022ko abenduan eta hantxe bizitakoak Nafar haziak izeneko dokumentalerako jaso zituzten. Hala, Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau Nafar Etxeetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak eskaintzen ikusiko ditugu nafarrak film honetan, baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ematen ere. Bidaiak argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzeko balio izan zuen, esperientziak partekatzeko, ikasteko eta batez ere dantzatzeko. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental honek galdera honetan galdera honi erantzuten saiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun