Azokaren eta taloaren bueltan festa egun polita izan dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 11a, 10:30

Mendialdeko azoka ibiltariak geldialdia egin zuen Goizuetan ekainaren 8an. Elikagai ekoizleen, artisauen eta herriko nekazarien erakusleiho bikaina izan zen plaza ingurua eta asko izan ziren, ikusmiran edo poltsikoa astintzeko, azokatik bueltaxka eman zutenak. Ez zen eguneko hitzordu bakarra izan, Talo Eguna ere ospatu zutelako. Taloen historia ezagutu, taloak egiten ikusi eta ikasi eta sabela goxatzeko aukera izan zen.  Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun