Areson sanpedroetako afarirako txartelak datozen egunetan salduko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 11a, 11:30

Aresoko Lagunartekoak koloretako blusa jantzita ibiliko dira eskean.

Ekainaren 28an eta 29an ospatuko dituzte Aresoko sanpedroak eta larunbateko herri afarirako txartelak saltzeko egunak eta orduak zehaztu dituzte Lagunartekoek. Plaza zaharrean egongo dira ekainaren 11n, 12an, 18an eta 19an, 18:00etatik 19:o0etara. Hortik aurrera saldutako txartelek bost euroko gainkostua izango dute.

Helduek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 10 euro. Afaritarako sarrerakoak, entsalada, oilaskoa patatekin, limoi moussea, kafea eta kopa izango dituzte. Txartelak zehaztutako lau egunetatik kanpo erosten dituztenek, bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun