Arrakasta handia izan du Kaxkabeltza elkarteak eta Leitzako Udalak egin duten kanpainak. 1.750 erosketa-bonu jarri zituzten salgai astelehen goizean eta lau ordutan agortu ziren guztiak. Bonua eskuratu dutenek, hogei euro ordaindu eta hogeita hamar euro gastatzeko aukera izanen dute ekainaren 17tik uztailaren 14ra arte egiten dituzten erosketetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.