Nafarroako Foru Komunitateko Torneoaren laugarren edizioko lau finalak igande goizean jokatu zituzten Iruñeko Labrit pilotalekuan. Gazte mailako pilota mistoko finalean, Alize Sagardui goizuetarrak eta Uxue Gomezek 18-8 irabazi zieten Onintza Galdosi eta Naia Zelaiari
Aurretik, lehen partidan, seniorrak pilota goxoarekin aritu ziren Ariztimuñok eta Saenzek 18-5 irabazi zieten Zumetari eta Martinezi.
Pilota mistoko promesak kategoriako finalean, Lide Muruak eta Amaia Arrastiak 18-5 irabazi zieten June Urrutikoetxeari eta Amaia Zarrabeitiari dira eta jaialdia bukatzeko final nagusian, elite mailako finalean, Arraizak eta Gamindek 18-10 irabazi zieten Garairi eta Erasuni.