Eskuorrian Goizuetako herriko planoa eta herrian dituzten zerbitzuen inguruko informazioa bildu dute. Aurtengo udan herrira etortzen diren bisitariek, herriko oinarrizko informazioa eskura izanen dute.
Goizuetako Udalak, herritarrekin hartu-eman zuzena izateko apostua egin zuen aurtengo legealdi hasieran. Hainbat lantalde sortu ziren eta horietako bat da argazkian ageri den Goizuetako turismo taldea (batzuk falta dira). Burubelarri aritu dira lanean eta Goizuetako informazioa biltzen duen eskuorria kaleratu dute.
Eskuorrian Goizuetako herriko planoa eta herrian dituzten zerbitzuen inguruko informazioa bildu dute. Aurtengo udan herrira etortzen diren bisitariek, herriko oinarrizko informazioa eskura izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.